Magdeburgen arpilatzea | |
---|---|
Mota | gudu setio sack (en) |
Honen parte da | Hogeita Hamar Urteko Gerra |
Data | 1631ko maiatzaren 20a |
Kokaleku | Magdeburg |
Parte-hartzaileak | |
Helburu | Anti-Protestantism (en) |
Suntsituak | Magdeburg |
Magdeburgen arpilatzea edo Magdeburgeko Ezkontza (alemanez: Magdeburger Hochzeit 1631ko maiatzaren 20an Magdeburg hiri protestanteren suntsiketari ematen zaion izena da. Egun horretan Germaniako Erromatar Inperio Santuko Armada Inperialak eta Liga Katolikoak hiria arpilatu zuten eta 20.000 pertsona inguru hil zituzten, hiria babesten ari zirenak eta zibilak barne. Gertakari hau Hogeita Hamar Urteko Gerrako sarraskirik handiena izan zen. Magdegburg, garai hartan Alemaniako hiririk handienetako bat, 25.000 biztanle inguru zituena 1630ean, ez zen berriro ere tamaina horretara iritsi XVIII. mendearen erdialdera arte.